Louis Palmer suitzarra eguzki-energiaz baliatzen den auto batean munduari bira osoa ematear da.
Kotxe elektriko honek dagoeneko EEBBak, Australia, Txina eta Almania bisitatu ditu, besteak beste, eta orain Suitzara bidean doa. Handik abiatu zen 2008ko uztailean eta Palmerren helburua Lucerna hirira abenduaren 18an iristea da, kontinente guztiak zeharkatu ostean bidaiari amaiera emateko .
Berlin Las Vegas
2005ean Lucernako (Suitza) Unibertsitateko lau ikasle auto honetan lanean hasi ziren eta 2007an errepidean ibiltzeko prest zegoen.
Bi lekuko automobila da, 500 Kilo pisatzen ditu eta 90 Km/orduko abiadura hartzeko gai da. Zelula fotovoltaikoz betetako atoia darama eta 6 m2 osatzen dituzten plakek sortutako energiaz eta bateria osagarri batez mugitzen da.
Kalifornia Arabiar Emirerriak
Atoian daramatzan eguzki-panelek egunean 100 kilometro egitea ahalbidetzen diote Eguzki Taxi honi, beti ere eguzki izpiak jasotzen dituztenean. Autoak urrutiago joan edo eguzkiak jotzen ez duenean ibili behar badu, nitrato sodio-klorurozko bateriaz baliatzen da, 400 Km egiteko elektrizitatea emateko gai da. Bateria honek 6-8 ordu behar ditu guztiz kargatzeko.
Suitzarrak, bere bidaiarekin, eguzki energiaren indarra erakutsi nahi du. Eguzki Taxiaren web orrialdean azaltzen den bezala, plakaz osaturiko 6m2ek urtean 15.000 kilometro egiteko hainako energia sor dezakete, karbono dioxidoa isuri gabe. Eta 8 kWh/100 km-ko kontsumoa egiten du, gasolinaren kasuan 0,8 litro/100 km-ren baliokide dena.
Txina Seul
Honakoa da suitzarrak jarraitzen duen ibilbidea:
Iturria: Soitu