Bi bideo hauetan irudi geldoz eta gertutik ikus ditzakegu tantak uraren aurka talka egiten. Masachusetseko Teknologia Institutuko laborategi batean hartutako irudiak dira.
Segundu bat baino gutxiagoko tartean gertatzen da lehenengo bideo honetan ikus dezakeguna. Ur tanta bat da uraren gainean erortzen.
Bigarren bideo honek trukutxo bat du, izan ere ikusten direnak silikona-olio tantak dira.
Duela gutxi Discovery Channel-en eman zituzten irudi hauek, John Bush, MITeko matematikaren azalpen batez lagunduak, hemen duzue gaztelerara itzulitako bideoaren zati bat.
Iturria: elpais.com