Duela egun batzuk 'Solar Impulse' hegazkinak historian eguzki-energiaz soilik baliatuz eginiko lehen gaueko hegaldiaren marka lortu zuen.
Aparatuak 26 ordu eman zituen hegan. Helburua egunez ahalik eta eguzki-energia gehien biltzea zen, horrela, gauean zehar airean mantentzeko haina izateko.
Bideo honetan hegazkina Suitzako Payerne aireportuan lur hartzen ikus dezakegu, gaua hegan igaro ostean.
Honakoak izan ziren André Borschberg pilotuaren hitzak: "40 urte daramatzat pilotu lanetan, baina hau izan da nire bizitzan burutu dudan hegaldirik zirraragarriena. Kontrolgunean eserita, eguzkiari esker baterien kargak nola betetzen ziren ikusten nuen. Orduan, une kritikoena iritsi zen, eguzkiaren argirik gabe hegan egiten genuen lehen aldia zen, eta ez genekien hegazkinak gau osoa hegan igaro ahal izango zuen ala ez. 26 ordu eman berri ditut airean, erregai tantarik erabili gabe eta kutsadurarik sortu gabe." Hemen zenbait irudi (argazki gehiago rtve):
Marka hau lortu eta hamar egun geroago, uztailaren 17an, hegazkin honek lehenengo aldiz gauez lur hartzea lortu zuen.
Hurrengo erronka Atlantikoa zeharkatzea izango da, eta ondoren, munduari bira ematea bost kontinenteetan geldialdiak eginez.
Iturria: rtve.es, ElMundo.es eta Eitb.com