Arrain artifizial batek Asturiasko uretan igeri egingo du itsasontzien edota urpeko hodien iragazpenek sorturiko kutsadura antzemateko.
Karpa itxura dauka baina robot bat da. Ikerlari britaniar talde batek, uraren kutsadura antzemateko gai den arrain artifizial bat sortu du. Asturiasen hasiko du bidaia.
1,5 metroko luzera (ia foka baten neurria) duten makina hauetako bakoitzak 21.250 euro balio ditu eta benetako arrai baten mugimenduak antzeratzeko gai dira. Iraganean egindako saiakerek ez bezala, robot honek ez du urrutiko kontrolik behar eta informazioa WI-Fi teknologia bidez bidaltzen du lurrera. Probak emaitza onak lortzen baditu, mundu guztiko erreka, laku eta itsasoetan erabiliko dela espero dute egileek.
Iturria: Soitu.es