Ate erraldoi honen atzean EEBBko zentral nuklarrek urtero sortzen dituzten ehunka tona hondakin bildu nahi dira.
Hilerri nuklear hau Nevadako desertuko Yucca Mountain mendikatearen azpian aurkitzen da, Estatu Batuetako Energia Departamentuak hasi du eraikitze prozesua, erabilitako erregai nuklearra eta beste hainbat hondakin erradiaktibo geruza geologiko sakonetan biltzeko helburuarekin.
Bagoi batzuen bidez hondakin nuklearrak dagokien konpartimentura bideratuko dira, gizakiaren esku-hartzea saihestuz. Makinak 40 kilometro baino gehiagoko tuneletan zehar ibiliko dira, 7 tona metrikoko 11.000 kontainer inguru bildu arte.
Iturria: Fogonazos (gazteleraz)
Irudiak: EEBBetako Energia Departamentua (ingelesez)