Barranco izan da irabazle, Peru. Donostia zen lehiaketako bost finalistetako bat.
46.000 botok erabaki dute irabazlea zein den. Barranco barrutia, Peruko Lima probintziak dituen 43 barrutietako bat da. Eta Jorge De Albertis Bettocchi, 38 urteko abokatuak, egin du barruti honen 3D. Eredu horiek turismorako, barrutiaren promoziorako eta Barrancoko arkitektura historikoaren zaintza bermatzeko erabiltzen dituzte.
Barrancoren 3D ereduaren ikuskapen orokor bat eskaintzen digu bideo honek:
Egin ezazu 3D ibilbidea (Google Earth 5 instalatua edukitzea beharrezkoa da). Eredu guztiak ikusteko aukera ere baduzu.
Aukera aprobetxatuko dugu Donostia 3Dn berriro ikusteko: Donostia lehiaketako finalista
Informazio gehiago: Model Your Town