Martxoan auto batean osasun baldintza penagarrietan garraiatzen zituztenean atzemandako Titi pigmeo espezieko 4 tximinoak sendatu dira Arrano Etxean.

Lau primateetako bi osasun egoera larrian iritsi ziren Gipuzkoako Animalia Basatien Aterpera, bertako arduradunek, Josean Albisu eta Mertxe García, eta albaitari taldeak, baieztatu zutenez. «Animalien egoera larria zen, baina ezarritako tratamenduari esker, indarberritzea lortu dute eta arriskutik kanpo daudela esan daiteke», Josean Albisu eta Mertxe Garcíaren esanetan.

Pasa den martxoaren 6an, bi ingelesek gidatzen zuten BMV autoko atzeko eserlekuan aurkitu zituzten tximinoak, hiru kaiola txikietan zeuden kirol-poltsa baten barruan. Babestutako espezie honek 14 eta 18 zentimetro arteko tamaina izan ohi du.

Oraingo egoerak ez dauka zerikusirik iritsi ziren egunekoarekin. Lau tximinoak bizkortasunez mugitzen dira kaiola barruan, begiradaren alaitasuna berreskuratu dute eta bizitasunez beteriko soinuak igortzen dituzte.

Agintaritza judizialaren esku dago orain lau tximino hauen etorkizuna, eta erabakia hartu bitartean Igeldon biziko dira gatibutasunean bizitzeko baldintza ezin hobeetan.

               Argazkia: Javier Peñalba

 

Irakurri berezko artikulua DiarioVasco.com-en (gazteleraz)

Martxoan argitaratutako albistea: Titi espezieko 4 tximino atzeman dituzte auto batean A-8an (Eitb.com)

Bioaniztasunari buruzko animazioa: Zer da?, Zergatik da hain garrantzitsua? Zeintzu dira espezieak iraungitzeko arrazoi nagusienak? Aurkitu erantzunak.