Monterey Aquariumeko kamerek itsas zabalean hartutako irudi hauetan Lampocteis cruentiventer bat ikus dezakegu, marmoken antz handia duen animalia bitxi bat.

Ktenoforo honek, dituen lumineszentzia eta odol kolorea erabiltzen ditu harrapariengandik ezkutatu eta babesteko. 1.000 metroko sakoneran bizi daiteke eta 15 zentimetro inguru neurtzen ditu.

   

 

Duela hilabete batzuk Monterey Aquariumeko beste bideo bat eduki genuen ikusgai, gogoratu nahi baduzu: Ozeanoko izakiak.

Informazio gehiagorako: Monterey Bay Aquarium.

Iturria: Fogonazos