Eguzkiari jarraituz bira osoa ematen duen eguzki plakaz eginiko sabai bat. Hau da, Madrileko Unibertsitate Politeknikoko ingeniari eta arkitekturako ikasle talde batek egin duen apustua Nueva Yorken egiten den, Decatlhon Solar, energiari buruzko lehiaketan aurkezteko.
Lehiaketa Washingtonen ospatzen da bi urtetik behin.
Etxebizitzak 45 metro karratuko oinplanoa dauka eta eguzki plaka nagusia piramide handi batean finkatua dago, panelak gauez jarrera horizontala hartzen du. Josep Maria Adell, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko katedradun eta proiektuko zuzendari denak azaldu duen bezala, “Teknologiaren aurrerapenei esker eguzkiaren energia maximoa eskuratu daiteke eta etxebizitza barrura helarazi daiteke berotzeko, biltzeko edota energia elektrikoan bilakatzeko”. Sabaiko eguzki panelaz gain, pareta bertikaletan ere plaka fotovoltaiko finkoak dauzka eguzkirantz orientaturik.
Madrilgo Unibertsitateak 2005ean parte hartu zuen lehen aldiz lehiaketa honetan eta bederatzigarren postuan geratu zen “Magic Box” lanarekin. Bi urte beranduago, 2007an, “Casa Solar” lanak bosgarren postua lortu zuen. Urte honetan munduko herrialde ezberdinetako 20 unibertsitate lehiatuko dira eguzki energia erabiliz bakarrik autohornitzen diren etxeen diseinu eta prototipoekin. Etxeek hamar proba pasa beharko dituzte bizigarritasuna, energia-eraginkortasuna, funtzionaltasuna eta argitasunari dagokion diseinua, besteak beste, balioztatzeko.
EEBBetako Energia Sailak antolatzen duen lehiaketa hau, Washingtoneko National Mall-an ospatuko da Urriaren 12 eta 20a bitartean. 2010ean Madrilen, Europa mailako antzeko lehiaketa bat antolatzea espero da “Solar Decathlon Europe” izenpean.
Gehiago jakiteko:
Solar Decathlon (Ingelesez)
Solar Decathlon (UPM)