Tilafushi Maldivatako uharte liluragarri bat zen. Baina 1.196 irlaz osaturiko herrialdeak sortzen zuen zaborra biltzeko leku baten beharrak, munduan dagoen zabor biltegi berezienetako batean bilakatu zuen.
Maldiva uharte zoragarrietan oporrak igarotzen dituzten asko eta askok agian ez dute imajinatu ere egingo nora doazen urtero han sortzen diren zabor tonak. Erantzuna Thilafushi da, zaborrez beteriko uhartea.
Maldivatako Malé hiriburuko zonalde urbanizatutik gertu zegoen uharte liluragarri bat zen. Baina 1.196 irlaz osatutako herrialdeak sortzen zuen zaborra biltzeko leku baten beharrak, Thilafushi munduan dagoen zabor biltegi berezienetako batean bilakatu zuen.
Ez du lan erraza izan behar metro karratu bakoitza altxor bat den irla batetako hiririk handienean sortzen den zabor guztia kudeatzea, baina erabili den irtenbidea zein izan den ulertzea oraindik zailagoa da. Thilafushiko urmaela, 7 kilometroko luzera eta 200 metroko zabalera dituena, gehiegizko urbanizazioa jasaten hasi zen eta Male eta inguruetako zaborra jasotzeko gune bilakatu zen.
Gobernuak hondakinez beteriko “ hondar kapsula “ tonak lurperatzeko leku bat hautatu zuen. Horrela, urmaela, pila erabiliez, amianto, berun eta klasifikatu gabeko hiri-hondakinekin nahasturiko beste material arriskutsuez betetzen joan zen. Lehenengo zamaketa 1992. urtean egin zen. Hurrengo urteetan 37.500 metro kubiko bolumena hartzera iritsi zen hondakinen bolumena eta eraikuntzako soberakinekin eta hondar zuriarekin estaliak izan ziren.
Azkenik, 1997. urte inguruan, erabaki zen zaborrez beteriko uhartea industriguneak finkatzeko erabiliko zela. Horrela, industria astuneko guneak, metanoa bezalako erregaiak gordetzeko biltokiak eta abar eraikitzen hasi ziren bertan.
Gaur egun, Thilafushiko bilketa gunean hondakinak hobeto prozesatzen dira baina iraizketa kutsagarriak gertatzeko arriskua dago.
Zer iruditzen zaizue? Antzeko adibiderik ezagutzen al duzue?
Iturria: Vision Beta (gazteleraz)