Hamarkada honetan 15 herrialdetako ia 170 astronauta izan dira bertan, eta 25.000 kilometro orduko abiaduran, Lurrari 58.000 bira baino gehiago eman dizkio.
10 urte pasa dira ISSaren lehenengo modulua espaziora igo zenetik. 80.000 milioiko inbertsioa suposatu du eta 2000. urteko azarotik gizakiaren presentzia etengabea izan du.
Hasiera batean pentsatu zena baino askoz ere garestiagoa izan da prozesua eta denbora gehiago behar izan da muntatzeko. Helburua 2010. urtea baino lehenago bukatzea da, orduan hasiko baitira moduluetako batzuk zaharkituta geratzen.
Hemen ikus daiteke nola eraiki den moduluz modulu Nazioarteko Espazio Estazioa:
Arazo hauen arrazoia Errusiako industria aeroespazialaren laguntza ekonomikoaren desagerpena izan da, nagusiki estatubatuarren laguntzagatik ordezkatua izan da, nahiz eta 16 herrialde diren proiektuan parte hartzen dutenak. Gainera NASAren transbordadore sisteman edukitako arazoak gehitu behar zaizkio, haien artean heriotz-istripuak (2003an gertatutako Columbiaren ezbeharra).
Horrez gain, saiakuntza laborategiak eman dituen albisteak ez dira nahi bezain beste izan, eta ez da botika berririk lortu, ez eta material berririk ere. Ahalegin gehienak eraikuntzara bideratu dira. Gauzak uste bezain ondo joan ez direnaren adibideetako bat, oraindik ez dela izen egoki bat asmatu estazioarentzat da. Izen batzuetan pentsatu zen baina ISS deitzen jarraitzen zaio oraindik. Gainera ondorengorik izango duen ere ez dakigu.
Endeavour espazio-ontziak, Lurrera itzuli berri dena, ISSra tresneria ugari, modulu logistiko bat, etorkizunean egingo den laborategi japoniarrerako plataforma... igo ditu.
Gainera, gernu-prozesadore bat ere igo dute, baina 250 milioi dolar balio izan duen arren hutsegiteak izan ditu. Sistema hau beharrezkoa izango da bereziki udaberritik aurrera, orduan egoera iraunkorrean sei pertsonako talde bat biziko baita bertan. Likidoak birziklatuko balira ur edangarria lortzeko, gastua asko jaitsiko litzateke, etorkizunean ur litro asko igo beharko liratekeelako eta hori oso garestia ateratzen da (3.000 euro baino gehiago litroko).
Iturria: elmundo.es
Gehiago jakiteko:
Microsiervos-en egunez egun jarraitu dute Endeavour-en bidaia.
ISSaren Argazkiak.
Nazioarteko Espazio Estazioaren eraikuntza moduluz modulu.