Ikerketa berri batek Ozeano Artikoko izotz-geruza iraunkorra %40an murriztu dela adierazi du 2004az geroztik. Bere lekua, askoz ere meheagoa den urtaroko izotzak hartu du, bilakaera honen adierazle dira NASAren sateliteek hartutako azken irudiak.

Zientzilarien arabera izotz-galtzea oso nabaria da eta ikerlariak izotz artikoa udaran guztiz desagertuko denentz berraztertzera behartu ditzake. Honen erruduna beroketa globala dela esan dute, izan ere, Artikoan tenperatura maximoak eta udaran izotz maila minimoak erregistratzea eragin du.

Izotz-geruzaren lodiera nabarmen murriztu da 2004 eta 2008 negu bitartean. Izotz-geruzak 3 metroko lodiera izan ohi du, eta ikerlarien esanetan, azken lau neguetan 67 zentimetro galdu ditu.

 

Iturriak:  guardian.co.uk (ingelesez) eta abc.es (gazteleraz). Irudiak: NASA

Beste artikuluak: Ozeano Artikoa, geroz eta izotz gutxiago (Zientzia.net)