Udaberria da Donostiako parke zoragarri hau bisitatzeko garairik koloretsuena, eta orain, bertako txoko guztiak hobeto ezagutzen lagunduko digun plano bat eduki dezakegu esku artean.
Urte osoan zehar erakargarria bada ere, udaberriaren etorrerarekin batera Kristinaenean bizitza, koloreak eta usainak ernetzen dira. Horregatik argitaratu du Cristina Enea fundazioak plano hau, eta fundazioan bertan eskuratu dezakegu debalde.
Planoa ez da ordea parkearen mapa soil bat. Mapaz gain, parkeko bideetan zehar doazen bi ibilbide gomendatzen dizkigu, hiritik atera gabe bioaniztasunaren edertasunarekin topo egin dezagun. Planoak txoko ezberdinetan zein animalia edo landare espezie aurki ditzakegun erakutsiko digu. Gainera, zuhaitz ezagunenen hostoak bereizteko gida ere aurkituko dugu bertan, baita parkearen historia labur bat ere.
Bisita egitera animatzen bazarete, kontatu esperientzia eta planoa zer iruditu zaizuen!
Hemen duzue planoa pdf fomatuan: Kristinaeneako planoa
Iturria: Donostia.org