Ez badirudi ere ikusiko duguna auto fabrika bat da, baina ohiko soinu eta zikinkeariaren ordez, garbitasuna, lan kalitatea, zikinkeri eta hondakinik eza, birziklapena... aukituko ditugu.
Gläserne Manufaktur (Kristalezko fabrika) Alemaniako Dresde hirian kokatuta dagoen Volkswagen markako automobil fabrika bat da. Gunter Hehn arkitektura-estudioak diseinatu zuen, bezeroek Volkswagenaren azken muntaketa lanak ikusi ahal izateko helburuarekin.
Hirigile talde batek fabrika honen eraikuntzak ingurumenean izango zuen eragina ahalik eta gehien murrizteko lana hartu zuen, izan ere, fabrikaren alboan lorategi botaniko bat dago. Hori dela eta, adibidez, eraikinaren kanpoaldea argiztatzen duten sodiozko lanparek lorategiko intsektuei kalterik egiten ez dion argi horixka bat ematen dute.