Zerura begiratu eta, zer ikusten duzu? Hegazkin bat, txori bat, baina gainontzean... ezer ez. Edo hori uste dugu behintzat. Guretzak ikustezinak diren arren, milioika intsektu txiki dabiltza aire korronteetan barrena.
Bideoa ingeleraz izan arren, merezi du NPR-k egindako animazio hau ikusteak. Bidaia, goruntz hegan egiten duen tximeleta batekin hasten da. Baina zein altuerara iris daiteke? Eta zein beste animali aurki ditzakegu bertan?
1.000 metrotatik haratago hegan egin dezake tximeletak, eta altuera horretan euliak (1.500 metrotaraino), liztorrak, eta haizeak eramandako beste hainbait intsektu txiki aurki ditzakegu. Goruntz jarraitzen badugu, 2.000 metro ingurura, kakalardoak ikusiko ditugu, eta baita amona mantangorriak, sits (gazteleraz 'polilla') mota ugari (3.000 metrotaraino) eta 4.000 metrora iris daitezkeen armiarma txikiak ere. Azken hauek, beren hari finetaz baliatzen dira airean gora egiteko.
Baina termita batek hautsi zituen marka guztiak, 1961. urtean hegazkin batek atzeman zuen 5.700 metrotara hegan zebilela.
Iturria: Fogonazos