Miramongo Zientziaren Kutxagunean aurkitu dezakegun erakusketa iraunkor berriak energia kontsumoa eta natura ditu ardatz. Bertan, norberaren jasangarritasun-maila ezagutu daiteke.

Kutxaguneak erakusketara bideratzen dituen espazioak 1.000 m2 gehiago ditu orain, lehengo 6.000 m2-ez gainera. GAIA du izena eremu berriak, eta edukiak bi erakusketa-alor nagusitan banatu dira: Energeia eta Natura. Hauek dira proposamenaren ardatzak: batetik, energia, eta haren kontsumoaz egiten dugun analisia; eta, bestetik, ingurumen-aktiboei balioa emanez natura berregitea.

                                             

GAIAk badu bereizgarri bat: adibideak erabiliz irakastea. Diseinuan eta sorreran jasangarritasun-alderdiak hartu dira kontuan materialak eta argiak aukeratzean eta hautazko pizte- eta itzaltze-sistema sortzean (erabili behar direnean bakarrik aktibatzen dira elementuak, eta, hala, alferrikako kontsumoa saihesten da).

Erakusketa-eremu honek bisita egiteko era berri bat proposatzen du. Identifikazio-txartel bat erabilita, erakusketaren atal bakoitzean energiaren kontsumo-ohiturei buruzko galderei erantzun beharko diete bisitariek, "kontsumometro" izeneko gailuaren bidez. Emandako erantzunen arabera, "kontsumometroak" 30 aukera baino gehiago aurkeztuko dizkio bisitari bakoitzari, eta aukera horietako hiru (ekintza txikiak) aukeratuta, bere konpromisoa adierazten du bisitariak. Mezu hau helarazi nahi da: bakarka egindako ekintza txikien baturak aldaketa handiak eragin ditzake gizartean.

 

GAIA erakusketaren zenbait irudi.

Gehiago jakiteko:

 

Iturria: kutxasocial.net eta Zientziaren Kutxagunea