Zumaiako 'flysch'-ak Lurraren 50 milioi urteko historia jasotzen du. Alberto J. Gorritibereak eta Asier Hilariok idatzi eta zuzendu duten labarren inguruko dokumentala atzo, abenduaren 17an, estreinatu zen Kursaalean.

Zumaiako labarrak mundu osoko gune geologikorik garrantzitsuenetako bat dira, gure planetaren historiaren milioika urte irakur daitezkeelako hango harrizko geruzatan. Bizitzaren sorreran eta eboluzioan, klimaren historian, biologian eta beste hainbat alorretan puntako adituak diren 25 zientzialarien parte hartzearen bidez, dokumental honek itsas labarretan irakurtzen erakutsiko digu, gure planetaren historia ulertu eta itsas labar hauen garrantziaz ohartu gaitezen.

 

Dokumental honek hiru bertsio ditu. Batak 71 minututako iraupena du, besteak 57 minutukoa eta hirugarrenak 38 minutukoa, azken hau Miramongo Zientziaren Kutxagunean ikusi ahal izango dugu martxotik aurrera. Dokumentala euskaraz eta gazteleraz egin da, eta azpitituluak ditu ingeleraz. Laister, ETB eta TVE-n ikusi ahal izango da..

 

Informazio gehiago:

 

Fuente: Eitb.com eta Diariovasco.com (gazteleraz)