Mundu-krisia hasi zenetik Singapurko portuan milaka zamaontzi eta petrolio-ontzik bota dute aingura, eta bertan geratu dira hutsik eta tripulaziorik gabe. Ekaitz gutxiko zonaldea da eta erregaia eta konponketak merkeak dira.
Irudia: Hradcanska (Flickr)
Inoiz elkarturiko zamaontzi flota handiena da, EEBBen eta Bretainia Handiaren armadako ontzi guztiak batuta lortuko genuke gaur egun Singapurko portuan dagoen itsasontzi kopurua.
Singapurkoa, itsasontzi gehien ibiltzen den portuetako bat izan da beti, baina mundu-krisiaren eraginez merkantzien trukea gelditu zenetik, mundu guztitik iritsitako ontziek portu hori aukeratu dute ekaitz ekonomikoa igaro arte geratzeko. Eskualde horretan erregaia eta konponketak merkeak dira, eta Asiako Portu garrantzitsuenetatik oso gertu dago.
Irudia: The New York Times
Egunero itsasontzi berriak iristen dira Singapurrera. Zamaontziak hutsik daude eta tripulaziorik gabe, pertsona gutxi batzuk zaintzen dituzte itsas lapurretarik ez gertatzeko.
Ontziak kostaldetik urrutiratzen dira portuko gastuak ez ordaintzeko eta legeak hilabeteetan zehar tripulaziorik gabe geratzen uzten die. Google Earthekin ere ikus daiteke ontzi pilaketa (ez baduzu, instalatu dezakezu) eta jende asko hasi da zonaldea hegazkinez igarotzean ateratako argazkiak Interneten ipintzen.
Irudia: Ehhmon (Flickr)
Esan bezala, egoera honen arrazoia krisia da, eta prezioen beherakada. Duela urte bete, 80.000 tonako ontzi bat kontratatzeak egunean 50.000 dolar balio zuen, orain 10 aldiz gutxiago ordaintzen da. Konpainiek ez dute betekizunik jasotzen eta ezin dute lanik egin. Egoera honek mundu osoko ontziola eta milaka langilerengan du eragina. Gobernuek asteak daramatzate ekonomiaren suspertze zantzuen inguruan hizketan, baina hutsik egingo ez duen adierazle bat daukagu: itsasontziek zonaldea uzten duten egunean, munduko merkataritza-jarduera berriro martxan dagoenaren seinale.
Jatorrizko artikulua gazteleraz Fogonazos-en.