Urtero, 100 gramo besterik ez dituen txori honek Groenlandiatik Antartikara joan-etorriko bidaia egiten du, 71.000 kilometro inguru. Ezagutzen den migraziorik luzeena da.
Lehenengo aldiz Groenlandiako, Erresuma Batuko, EEBBetako eta Islandiako ikerlariek ipar-txenadaren (Sterna paradisaea) bidaia geokokatzaile baten bidez jarraitzea lortu dute. Urtero egiten du bidaia luze hau ipar-txenadak, bere bizitza osoan ilargira hiru aldiz joan eta itzultzearen parekoa da, 34 urtez bizi diren aleak ezagutzen baitira.
Ikerlariek zenbait ipar-txernadari jarritako tresna txiki batek egunean bitan txoriaren kokalekua jakitera ematen du, horrela, bidaiaren jarraipen zehatzagoa egin daiteke, ohiko erazkunketarekin alderatuz.
Abuztu bukaeran hasten dute bidaia. Zientzilariek pentsatzen zuten txoriek ahalik eta azkarren egingo zutela bidaia, baina ikusi dutenez, hilabeteko geldialdia egiten dute Azoreetan elikatzeko. Bidaiari berriro ekiten diotenean bi taldetan banatzen dira, batzuk Afrikatik joaten dira, eta besteak, Hego Amerikatik.
Antartikara abendu inguruan iristen dira, Groenlandiatik atera eta hiru edo lau hilabete geroago. Bertan lau hilabete igarotzen dituzte, eta ondoren, itzulera bidaia hasten dute.
Iturria: ElPais.com (gazteleraz)
Irudiak: www.arctictern.info (ingeleraz)