Peruko Yarapa erreka bisitatzen ari zen turista talde batek, okil (Pájaro Carpintero, gazteleraz) baten lana ikuskatzeko geldialdi bat egin zuen, eta irudi ikusgarri hauek grabatu ahal izan zituzten.

Bideoaren egileak adierazi bezala, okila bere habia defendatzen ari zen, horregatik ikusten dugu sugeari erasotzen hain tematuta. Sugeak, ziur aski Pseustes sulphureus espeziekoa, bila zebilen harraultzak lortu zituen. Bisitari taldea tarte batez geratu zen, baina azkenean, istorioa nola amaitu zen jakin gabe joan zen. Okilak, jasotako zauriekin, ordu gutxi batzuk iraungo zituela bizirik azaldu zien bisitako gidariak.

 

Iturria: Fogonazos