Wangari Maathai, The Green Belt Movement elkartearen sortzailea, NBEk Poloniako Poznan hirian antolatu duen klima aldaketaren inguruko 14. biltzarrean izan da Kenyako basoak birlandatzeko proiektua aztertzeko.
Bertan, Esther Larrañagak, Euskal Gobernuko ingurumen sailburua, eta Wangari Maathaik, 2004an Bakearen Nobel Saria, 2006. urtetik abian zegoen hitzarmena datozen bi urtetarako berritzea sinatu zuten. Hitzarmen honekin konprometitzen dira negutegi efektua sortzen duten gas isurketak basoen birlandaketaren bidez orekatzera.
Euskal gobernuak urtero 78.000 euro bideratuko ditu Green Belt Movement elkartearen proiektura, epe horretan Kenyan 230.000 zuhaitz landatu daitezen. Ekimenak, gainera, emakumeen parte hartzea eta bertako herrien garapen iraunkorra sustatzea bilatzen du.
Elkarlanerako hitzarmena, Rajendra Pachauri, Klima aldaketaren inguruko Gobernuarteko Taldeko buru eta 2007ko Bakearen Nobel Saria denarekin batera burutu zuten mintzaldiaren ostean sinatu zuten.
Kolaborazio honek, Kenyan 1,5 milioi zuhaitz baino gehiago landatzen lagundu du 2006 eta 2008 artean.
Ezagutzen duzue Green Belt Movement elkarteak Kenyan egiten duen lana? Zer deritzozue?
Iturria: europapress.es (gazteleraz)