Txartela erabiliz irekitzen den lehenengo edukiontzia jarri dute Lazkaon.

Hondakin organikoak birziklatzeko balioko du edukiontzi marroi honek, konposta ekoizteko helburuarekin. Orain arte, ezartze prozesuan dauden mota honetako edukiontziak, herritarrei banatu zaizkien giltza baten bidez zabaltzen ziren.

                                      

Edukiontzi honen erabilpena hautazkoa izango da. Hondakinen tratamenduarekin kontzientziatuta daudenek soilik erabiliko dute, behar den informazio guztia jaso ostean. Hala eskatzen duen herritar orok pertsonalizatutako txartel bat jasoko du edukiontzia irekitzeko, horrela, zeinek eta noiz birziklatzen duen jakin ahal izango da. Informazio honek ekimenean era egokian parte hartzen duten pertsonei zaborraren gaineko zerga murriztea ahalbidetuko du. Birziklapenean laguntzen duenak bonifikazioak izango ditu zaborraren gaineko zergan, eta kontrakoa, erabiltzen ez dutenek.

Oraingoz, Lazkaon bai edukiontzia bera, eta baita txartelaren funtzionamendua ere, probatzen ari dira. Lortzen diren emaitzen araberakoa izango da edukiontzi 'adimendun' hauen zabalkuntza Goierri guztira, eta ondoren, Gipuzkoa osora. Emaitza onak lortuko balira, dagoeneko ipinita dauden edukiontzi marroietan giltzaren ordez, txartel bidezko irekitze sistema ezarriko zaie.

 

Iturria: DiarioVasco.com eta Goierriko Hitza