Berde-berdea proiektua EHUko udako ikastaroetako batean mintzagai izan da, "Garapen jasangarrirako heziketa: Energia, Ingurumena eta Bioaniztasuna"

Ikastaroaren helburua hausnarketa egitea zen Energiaren Kontsumo Jasangarriaren, Ingurumenaren, Bioaniztasunaren eta pertsonen heziketaren inguruan.

Santi Larretak, Berde-berdea, ingurumen proiektuaren azalpen orokor bat egin zuen eta Energiari buruzko ikasmaterial berria ikasleekin energiaren arazoaren gaiari heltzeko baliabide gisa aztertu zuen.  Dakizuenez, material honek energiaren historia, gaur egun dauden arazoak eta etorkizuneko aukerak ezagutaraztea du helburu, hiru flash animazio eta jardueren bitartez. Hemen aurkitu dezakezue: Energia.

                            

Mikel Goñik, Kutxaguneko Berrikuntza eta Dibulgaziorako zuzendaria, GAIA erakusketa aurkeztu zuen. Ondoren, Gipuzkoako hiru zentrutako irakasleek eta Gipuzkoako Ingurugela-CEIDAko zuzendariak Eskolako Agenda 21 aurkeztu zuten. Eta saioa mahai borobil batekin amaitu zen.

 

Informazio gehiago: