Bost informatikarik Gipuzkoako hiriburua 3D teknologian irudikatu dute. Ekimenera aurkeztu ziren 3.000 proiektuetatik, Donostiakoa lehen bosten artean geratu da.

        

Eraikin guztien irudikapenak Googleren "3D biltegian" jasota daude. Gainera, Gipuzkoa 3D blogean bideoak, irudiak eta Zorroagako Elizaren 3D irudikapena nola egin zen ere ikus daiteke. Eta azkenik,  Google Earthen ikus dezakezu hiria 3D-n (ez baduzu deskargatu dezakezu hemen).

Donostia lehiaketara aurkeztu duen taldea honakoek osatzen dute: Pedro Domecq, Eneka Mujika, Gabriel García, Jan Wesbuer eta Fermín Sarasate.

Maiatzaren 1era arte bost hirietako baten alde bozkatzeko aukera duzu, ezagutu finalistak eta bozkatu. Maiatzaren 15ean jakingo da irabazlea nor den, adi egongo gara.

 

Google Earth-en ibiltzea gustoko baduzu, "Altxorraren bila" lehiaketan parte hartuz munduan zehar bidaia birtual bat burutzera gonbidatzen zaitugu.

 

Iturria: Eitb.com