Iraunkortasunaren kultura zabaltzeko eginiko online film laburren Nazioarteko lehiaketaren hirugarren edizioa ospatu da, 50 lanek parte hartu dute, horietatik 16 artista latinoamerikarrek eginikoak, eta ia 15.000 bisita jaso dira interneten.
Norte eta Ekologia eta Garapena Fundazioek antolatutako txapelketa hau gaikako bi kategoriatan banatu da: Ura eta garraio iraunkorra.
Azken kategoria honetan irabazle sortatu den film laburra, Ismael Julián Naim argentinarraren 'Walinfredo Kowakatsi' izan da. Bideoan Walinfredoren bizitza kontatzen da, auto batean jaio, hazi eta bizi den mutil bat da, inoiz ez da bertatik jeitsi. Amodioak bizimodu berri bat erakutsiko dio: bizikleta. Film laburraren mezua honakoa da: batzuetan ona da beste norbaitek zure bizitza gidatzea, garraio kolektiboari erreferentzia eginez.
Hemen dugu lehiaketara aurkeztutako beste bideo bat ikusgai, ‘Ibiltaria’ izenekoa. Alejandro José Palacio Echeverri Kolonbiarrak patinetean dabilen mutiko baten irudiaz baliatuz, garraio iraunkor batean hirian ibiltzeak, joan-etorriak paseo gozagarri bihurtzen dituela adierazi nahi du.
Hemen dituzu lehenengo sailkapena igaro zuten 20 film laburrak.
Iturria: soitu.es (gazteleraz)