Arranoak, primateak, papagaiak, dortokak... Igeldoko Animalia Basatien Aterpean bizi diren espezieen zerrenda amaiezina da. Lanean daramaten 25 urtetan 7.200 animalia zaindu dituzte, eta horietatik, 4.694 sendatu eta beren ingurune naturalera itzuli dira.

Urte guzti hauetan Igeldoko bere etxean, Albisu sendiak lan bikaina egiten du basa animaliak sendatzen. Animaliak osatu eta berriro ingurune naturalera itzultzea dute helburu.

Aterpearen 25. urteurrena dela eta, Diario Vascok Albisu sendiaren lana errepasatu eta aterpearen hastapena gogoratu nahi izan ditu artikulu batean: Arrano Etxea, animalientzako larrialdi zerbitzua (gazteleraz).

                       

                                  Irudietan Arrano Etxetik pasa diren zenbait hegazti. Guztiak gure inguruan bizi dira.

 

Aterpeari buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisita birtual bat egin eta hegazti askaketa baten bideoa ikusteko aukera duzu: Arrano Etxea

Duela egun batzuk Arrano Etxean 4 tximino sendatu zirela jakin genuen: 'Titi pigmeoak' osasuntsu Arrano Etxean