Badauzkagu saridunak! Mundua arakatzen ibili zareten bidaiari guztiei eskerrik asko! Eta jakin, jolasten jarrai dezakezuela!
Aurtengo urtarriletik hasita 300 ikerlari baino gehiago animatu dira Google Earth-ekin munduko leku ezberdinetara bidaiatzera, eta New York, Londres, Egipto... eta beste hainbat toki interesgarri bisitatzeko aukera izan dute.
Bidaian aurrera egiteko leku bakoitzean aurkitutako pistetaz baliatu dira gure ikertzaile trebeak, Empire State eraikin ospetsua ere izan dute bide lagun. Pistei jarraitu, eta leku bakoitzean galdera bati erantzun diote, zenbait kasutan informazio labur bat irakurriz, bestetan argazki panoramikoak ikusteko Google Earth-ek eskaintzen duen tresna bat erabiliz... eta bitartean, bideo, argazki eta abarrekin hainbat gauza ikusi eta ikasteko beta izan dute, munduko olaturik handienetakoa non sortzen den, besteak beste.
Orain, ikerlari ausart guzti hoien izenak mapa batean ikus ditzakegu. Eta saridunen zerrenda ere eskura duzue.
Bidaia egiteko gogoa piztu zaizu? Ba nahiz eta leihaketa amaituta egon, JOLASTEN JARRAI DEZAKEZU!! Anima zaitez, eta nahi baduzu ondoren, eman zure iritzia hemen!