Munduaren zati handi batek ur edangarria halabeharrez bilatzen duen bitartean, Estatu Batuek eta beste hainbait herrialdek milaka milioi gastatzen ditugu botilako ura erosten, ur edangarria gure eskura dugun arren.
Dirua alferrik xahutzeaz gain, iturriko ura baino kalitate baxuagoa duen ura erosten, gure zabortegiak desagertzeko milaka urte behar dituzten plastikozko milaka milioi ontziz betetzen ari gara.
Hemen eskuragarri dugun IRUDIKAPEN GRAFIKOAK botilako urari buruzko ikuspegi orokor bat eskaintzen digu (zoom-a erabili handiago ikusteko), honakoak dira biltzen dituen datuetako batzuk:
- Botilako uraren prezioa iturriko urarena baino 10.000 aldiz altuagoa izan daiteke.
- Botilaratutako uraren %40a udalerriko ur-baliabideetatik hartua da (iturriko ura, beste hitz batzuetan esanda).
- Botilen %22ak kutsagarri kimikoren bat du, onartutakoa baino maila altuagoan.
- Urtero 17 milioi petrolio-upel erabiltzen dira plastikozko ur botilak egiteko, urte betez milioi bat auto mugitu ahal izateko gasolina sortzeko adina.
- Bost botilatik 1 besterik ez da birziklatzen.
Lotura interesgarriak:
· Gure inguruneko ur-baliabideak ezagutzeko ikasmateriala: Uraren Ibilbidea Ikertzen Arroz Arro
· Ura baliabide naturala da, berriztagarria, baina mugatua eta gaizki banatua. Ezagutu baieztapen honen arrazoia 10 minutuko pelikula honetan: Ura
· Plastikozko botilekin egindako eraikina
· Plastikozko poltsek sorturiko kalteak
Iturria: Microsiervos eta OnlineEducation