Zer egin ohi dugu botilaren edukia amaitzean? gehienetan zaborrontzira bota. Filipinetako hiriburuko zenbait auzo txirotan ura eta lixibaz beteriko botilak teilatuetan ipintzen hasi dira etxeak argiztatzeko.
Massachusettsko Teknologia Institutuko (MIT) ikasleek, Filipinetako Myshelter fundazioarekin elkarlanean, "Litro bat argi" (isang litrong liwanag) izeneko proiektu bat abiarazi dute. Eguzki energia erabiliz plastikozko botilak Manilako etxe ilunak argiztatuko dituzten bonbilla bilakatzea du helburu.
Botilak urez eta lixibaz beterik daude, eta teilatuan eginiko zulo batean ipintzen dira sabaileiho funtzioa eginez eta diotenez, "igortzen duten argia 55 watt-eko bonbilla batek ematen duena da". Guztia, eguzki izpiei esker. Edukiontzia bertikalean zeharkatzen dute eta likidoarekin kontaktuan sartzean izpiek pairatzen duten errefrakzioaren bidez gela norantza guztietan argiztatzen da.
Illac Díaz filipinarrak sortutako Myshelter fundazioaren helburua 2012. urtea amaitu aurretik Filipinetako milioi bat etxe argiztatzea da.
Iturria: Youtube eta Isang Litrong Liwanag










